1920 tik aurrera, hostalaritzaren mundura hainbeste urtetatako bete-beteko arduraldiaren ondoren, zurea den etxe honetan geurekin edukitzeko gogoz darraigu.
HISTORIA
1948 urtean Pildain familiak Bilboko Alde Zaharrean bertako Guria Jatetxea zabaltzen du. Arakaldo jatorrikoak, non 1920tik taberna bat izan zuten. Sukaldari zoragarria zuten, Isabel, Jenaro Pildainen ama.
Jenarok modan jarri zituen panaxea edo barazki nahikarien moduko platerak, bakailaioa egiteko era anitzak, muxilekiko arroza, Gernikako indabak babatxoekin, etab...
Espezialitateak ospea lortzen hasi ziren: Bakailaoak, txipiroiak, haragiak, etab…, eta urteen poderioz Alde Zaharreko lokala ongi jatearen Katedrala bihurtu zen.
Gero eraberritzeak etorri ziren, eta denborarekin, halako berrikuntzak, bizitzaren bilakaera orokorraren arabera, baita sukaldaritzarena ere, baina hasierako filosofia bere horretan jarraitu zuen: Bezeroa ahalik eta hoberen hartzea, eta asetasunik handiena eskeintzea.
1983 ko uholdeak, Bilboko Alde Zaharrean hain eragin handia izan zuenak, lehengo egoitza itzel kaltetu zuen, horregatik Guria Jatetxeak bere instalazioak lekualdatu zituen Gran Via bilbotarrera, gaur egungo kokapena.
Apainketa eta instalazioak guztiz eraldatuak izan dira, eta 1997ko uztailaren 27an berriro zabaldu zen. Lokala ingeles modernizatua osatzen da halako atalez: Euskal erako bistrot-a non dastatu ahal diren platerik etxekoenak eta zaporetsuenak prezio neurrizkoagotan, kartan ematen den jatetxean baino. Horrez gain, Guriako gozotasunak zeuen etxeetara eraman daitezke.
SUKALDEA
Gure sormenetik, sasoiko elikagairik hoberenez egindako kalitatezko sukaldaritzaren aldekoak izan gara.
Gure etengabeko hobekuntzaren eta bezeroari asetasunik hoberenaren aldeko ahalaginean kalitate turistikoaren Q ziurtagiria daukagu.
Bakailaoaren Erregea izan zen. Orain bere irakaspenak jarraitzen dira, baina, Gurian lan egiten duen taldearen bilakaera naturalez..